AGINDUA, 2026ko irailaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita deialdi publikoa egingo dela Euskal Automomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistemarako kudeaketako eta ikerketako arduradun-lanpostua izendapen askeko sistema bidez hornitzeko.
- Izendapen askea
- Euskal Autonomia Erkidegoa
- Departamento de Gobernanza, Administración Digital y Autogobierno
Kudeaketa eta Ikerketa Arduraduna
Laburpena
Deialdi publikoa iragartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan arau-hausteen berri emateko barneko informazio-sistemarako kudeaketako eta ikerketako arduradun-lanpostua izendapen askeko sistema bidez hornitzeko. Deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoen funtzionario karrerako langileei zuzenduta dago, ezarritako baldintzak betetzen dituztenei. Eskabideak 15 eguneko epean aurkeztu beharko dira agindua argitaratu eta gero.
Dokumentua kargatzen…
